Egindako fakturen BEZaren laburpena
Egindako fakturen BEZaren laburpenaren bidez, liburuaren titularrak epe jakin batean jaulkitako faktura guztien laburpena lor daiteke. Tresna hau oso erabilgarria da aldi batean sortutako BEZa ezagutzeko, bereziki interesgarria faktura asko dituzten jardueren kasuan (adibidez, txikizkako merkataritzaren kasuan).
Garrantzitsua da adieraztea informatu beharreko daten tarteak ezin duela 4 hilabete baino gehiago iraun, eta eskaeren kopurua eguneko 3 izatera mugatzen dela.
Txostena eskatzeko, EEELren barruan, sakatu goiko barrako "Erabilgarritasunak" erlaitzean; ondoren, sakatu "Txostenen eskaera" eta "Egindako fakturen BEZaren laburpena".
Bidalketa-daten tarte bat hautatu behar duzu. Nahi duzun izena jar diezaiokezu laburpenari.
Laburpenaren sorrera EZ da berehalakoa. Laburpena eskaera egin eta hurrengo orduan egongo da eskuragarri, salbuespenik ezean. Zure eskaeraren egoeraren berri izan dezakezu "Txostenen historikoa" atalean.
Txosten-mota bakoitzeko hiru eskabide baino ezin ditu egin egunean. Sortu ondoren, txostena 7 egunez egongo da eskuragarri.
Garrantzitsua da adieraztea informatu beharreko daten tarteak ezin duela 4 hilabete baino gehiago iraun, eta eskaeren kopurua eguneko 3 izatera mugatzen dela.
Txostena eskatzeko, EEELren barruan, sakatu goiko barrako "Erabilgarritasunak" erlaitzean; ondoren, sakatu "Txostenen eskaera" eta "Egindako fakturen BEZaren laburpena".
Bidalketa-daten tarte bat hautatu behar duzu. Nahi duzun izena jar diezaiokezu laburpenari.Laburpenaren sorrera EZ da berehalakoa. Laburpena eskaera egin eta hurrengo orduan egongo da eskuragarri, salbuespenik ezean. Zure eskaeraren egoeraren berri izan dezakezu "Txostenen historikoa" atalean.
Txosten-mota bakoitzeko hiru eskabide baino ezin ditu egin egunean. Sortu ondoren, txostena 7 egunez egongo da eskuragarri.
