web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close

Naturarekin kontaktuan egon nahi baduzu, hemen daukazu gure parkeak: Gorbeia, Urkiola eta Armañon.

Hiriaren matxuratik aldendu eta naturarekin harremanetan jarri nahi baduzu, naturgune horiek zure aukerarik onena bihurtzen dira.

Gorbeiak ongi etorria ematen dizu bere zelai eta basoekin. Urkiolan, aldiz, kondairaz, tradizioz eta magiaz beteriko leku bat duzu zain. Bien bitartean, Bizkaiko mugetan, Armañonen lurrazpiko edertasunak leize eta haitzulo labirinto batean barneratuko zaitu.

Zein eperi egozten zaizkio PFEZren diru-sarrerak eta gastuak?

PFEZn, oro har, diru-sarrerak eta gastuak eragiketa egin den aldiari egotziko zaizkio.

Horregatik, 2024ko PFEZren zirriborroan 2024an bertan egindako fakturen sarrerak sartuko dira, faktura horietan beste urte bateko eragiketa-data adierazten ez bada.

Arrazoi beragatik, 2024ko PFEZren zirriborroan 2024ko eragiketa-data duten 2023ko edo 2025eko EEELen diru-sarrera eta gastuak jasoko dira.

ARMAÑON

Armañongo Parke Naturala naturaren gorazarre bat da, baso hostotsuekin eta aurkitu beharreko txokoz betetako lurpe batekin.

Kantabriarekiko mugan, Armañongo Parke Naturalak paisaia karstiko ikaragarria du, kare-molez betea. Aberastasun ekologiko handiko harrizko mendigune horiei esker, mikroklima paregabea du, Kantauri itsasoaren ondoan artadi eta pagadi mediterraneoak haztea ahalbidetu duena.

Gainazalaren azpian, 200 harpe baino gehiago dituen labirinto bat ezkutatzen da, ikusteko benetako lurpeko altxorrak, eta Pozalaguako kobazuloa da ezagunena, munduko estalaktita eszentrikoen kontzentraziorik handiena baitu.

Parke natural bakoitzak PARKETXE bat du, interpretazio-zentroak dira eta hainbat jarduera egiten dituzte:

  • Gorbeia: Interpretazio-zentro edo parketxe honek baditu zenbait ikus-entzunezko komunikabide eta Gorbeiako Parke Naturalari buruzko erakusketa iraunkor bat. Haren diseinuari esker, gurutzerainoko igoera birtual bat egin dezakegu. Eskola-umeen taldeentzako programa didaktikoak ere baditu, ingurua ezagutzeko ibilbide gidatuak barne.
  • Urkiola: Toki Alai Interpretazio Zentro edo Parketxea Urkiolako Parke Naturalari buruzko erakusketa interaktibo iraunkorraz hornituta dago. Hemen Parkeko ibilbide zein interesguneei buruzko informazioaz gain turismo-informazioa ere eskuratu daiteke. Urte guztian zehar, publiko guztiarentzako ekintzak antolatzen dira, baita ikasturte garaian ziklo desberdinei zuzendutako progama didaktikoak ere.
  • Armañon: Pozalaguako harrobiaren mineral birrinketa-toki ohian kokatuta dago Armañongo Parke Naturaleko eta Ordunteko Mendietako Kontserbazio Bereziko Gunea (KBG). Zentroaren erakusketa hiru soilairutan banatuta dago. Erakusketa honen bidez, Karrantza eta Trutzioz artean kokaturiko Armañon Parke Naturalaren eta Ordunteko Mendiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren balio ekologiko, natural eta kulturalak ezagutu ditzakegu. Igogailu panoramiko baten bidez, kobazulo artifizial batean murgildu gaitezke.

GORBEIA

Bizkaia eta Araba artean, Gorbeiako Parke Naturala Euskadiko erreserba natural handiena da.

Gorbeiako Parke Naturala, 20.000 hektareako hedadurarekin, euskal mendizaletasunaren erreferentzia gune tradizionala da. Parkearen bihotza Gorbeia mendia da, eta bertatik hartzen du izena. 1.482 metroko altitudearekin, Bizkaia eta Arabaren arteko muga adierazten du. Gailurrean, gainera, Gorbeiako Gurutze mitikoa dago, 17 metroko altuera duena.

Zer idatzi behar da EEEL berrian?
EEEL berrian jarduera ekonomikoaren eragiketa guztiak jaso behar dira, eta ez TicketBAIrekin jaulkitako fakturak bakarrik.
Hori dela eta, Batuz betetzeko, diru-sarrerak eta jaulkitako fakturak, gastuak eta jasotako fakturak, ondasunei buruzko informazioa eta zerga-garrantzia duen beste informazioa jaso behar da.

URKIOLA

Urkiolako Parke Naturalean Bizkaiko mendi eta haranen gordintasuna, paisaiaren edertasuna eta gure mitologia elkartzen dira.

Urkiolako Parke Naturala mendiz, haitzez eta haranez betetako paradisua da. Araba eta Bizkaia artean, Durangaldeko mendiak eta Aramotz-Eskubaratz mendilerroa daude. Mendi-ibilien eta alpinismoaren zalea bazara, bere 5.768 hektareatan naturaz gozatzeko osagai guztiak izango dituzu eskura.

Bizkaiko mendizaleen meka Anboto mendia da (1.330 m). Iparraldeko magalean bizi da Mari, euskal mitologiako funtsezko jainkosa, eta bertatik zaintzen du gure ingurunea eta justizia ematen du.

Zer idatzi behar da EEEL berrian?
EEEL berrian jarduera ekonomikoaren eragiketa guztiak jaso behar dira, eta ez TicketBAIrekin jaulkitako fakturak bakarrik.
Hori dela eta, Batuz betetzeko, diru-sarrerak eta jaulkitako fakturak, gastuak eta jasotako fakturak, ondasunei buruzko informazioa eta zerga-garrantzia duen beste informazioa jaso behar da.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?