Desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetako gastuengatiko kenkaria
Urte natural osoan egoitza-zentro batean etengabe bizi diren zergadunek 385 euro kendu ahal izango dituzte baldintza hauek betetzen badituzte:
- Kenkaria aplikatzea ahalbidetzen duen desgaitasun- edo mendekotasun-maila aitortua dute.
- Kenkaria modu pertsonalean aplikatzea aukeratzen dute.
- Zergaldian zentroan egindako egonaldiari lotutako gastuak ordaindu dituztela egiaztatzen dute.
Salbuespen gisa, ezkontideak edo izatezko bikotekideak ere aplikatu ahal izango du kenkari hori, baldin eta egoiliarraren egonaldiaren gastuak bere gain hartzen baditu.
