web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
1. Kausatzailea - Eratzailearen datuak:
  Batuz

Kausatzailea - Eratzailea: Hildakoaren (kausatzaile) edo oinordetza-ituna eman duenaren (eratzaile) datuak.

Sortzapen data: Heriotzaren data izango da, sortzapen geroratuen ustezkoetan (testamentu ahalmena erabiltzea, fideikomisoak, baldintzak, etab.) izan ezik.

2. Zergadunen zerrenda:

Batuz

Ahaidetasuna:

Zergadun guztiak zerrendatu behar dira eta bakoitzaren datuak zehaztu: identifikazioa, zenduarekin daukan ahaidetasuna eta, minusbaliotasundun pertsona izanez gero, minusbaliotasun-gradua.

  • CY Ezkontidea. 
  • PH Izatezko bikotekide erregistratuta. 
  • AS Aurreko ahaidea, zuzeneko odolahaidetasuna, (aita, ama, aitite-amama,…). 
  • DS Ondorengoa, zuzeneko odolahaidetasuna, (seme-alabak, ilobak,…) eta adopzioa. 
  • C2 Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak). 
  • C3 Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osaba-izebak eta ilobak). 
  • AA Ezkontza bidezko aurrekoak, are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere (aitaginarreba-amaginarrebak). 
  • DA Ezkontza bidezko ondorengoak (errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere. 
  • C4 Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak). 
  • OT Gainerako mailak eta ahaide ez direnak. 

Taldea:

  • 1. Taldea: 
    • Ezkontidea, 
    • Erregistratutako izatezko bikotea, 
    • Aurreko ahaidea, zuzeneko odolahaidetasuna, (aita, ama, aitite-amama,…), 
    • Ondorengoa, zuzeneko odolahaidetasuna, (seme-alabak, ilobak,…). 
  • 2. Taldea: 
    • Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak).
  • 3. Taldea: 
    • Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osaba-izebak eta ilobak), 
    • Ezkontza bidezko aurrekoak, are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere (aitaginarreba-amaginarrebak), 
    • Ezkontza bidezko ondorengoak (errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere. 
  • 4. Taldea: 
    • Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak). 
    • Gainerako mailak eta ahaide ez direnak. 

Desgaitasun edo mendetasun mota:

  • A: Gradua %33koa edo handiagoa eta %65koa baino txikiagoa. 
  • B: Gradua %33koa edo handiagoa eta %65koa baino txikiagoa, eta mugitzeko gaitasuna murriztuta. 
  • C: Gradua %65koa edo handiagoa Mendetasun ertaina (I. gradua). 
  • D: Gradua %75ekoa edo handiagoa eta 15 - 39 puntu bitartean besteren laguntza behar izateagatik, Mendetasun larria (II. gradua). 
  • E: Gradua %75ekoa edo handiagoa eta 40 puntutik gora besteren laguntza behar izateagatik, Mendetasun oso larria (III. gradua). 

Aldez aurretiko ondarea:

Adierazi zer ondare izan duen kausatzaileak heriotza-egunean: baldin eta hildako pertsona hil aurreko bost urteetan baino egun gehiago egon bada lurralde erkidean, lurralde erkideko araudia aplikatuko da.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?