Zer da Bak?
Pertsona fisikoentzako identifikazio elektronikorako oinarrizko mailako bitarteko bat da, honako hauek osatua:
- Erabiltzailearen NAN/AIZarekin bat datorren erreferentzia-zenbaki batek.
- Pasahitz batek.
Doako sistema da, eta Internet bidez aktibatzen da. Hauek behar dituzu aktibatzeko:
- Zure telefono mugikorra.
- Aktibazio-kode bat, etxean jasoko duzuna
- Zure NANa edo AIZa, haren iraunaldia galdetuko dizute eta.
