Nola kalkulatu zenbat ordaindu behar den OHZa dela eta (kuota likidoa)?
Katastroko jakinarazpenean, informazio gisa, ondasun higiezinen gaineko zerga dela-eta 2025ean ordaindu beharreko kuota adierazten da udalerri bakoitzean ditugun higiezinetarako, baldin eta udalerri horretako udalak epe barruan adierazi badigu zein izango diren zerga-tasa berriak.
Jakinarazpenean honako datu hauek jasotzen dira katastro-elementu bakoitzerako: zerga-oinarria (katastro-balioa da), zerga-tasa, kuota osoa, errekargu-kuota, hobari-kuota eta kuota likidoa.
Kuota likidoa ordaindu beharreko zenbatekoa da, eta honela kalkulatzen da:

- Zerga-oinarria * Zerga-tasa = Kuota osoa.
- Kuota osoa ± Hobaria/Errekargua = Kuota likidoa.