Ordainagiri berean sartzen al dira landa-ondasunak eta hiri-ondasunak?
- Zergaren kudeaketa Aldundiari eskuordetu dioten udalerrietan, ordainagiri bat sortzen da hiri-izaerako ondasun higiezin bakoitzeko. Landa-izaerako ondasunen ordainagiriak, ostera, udalerrika multzokatzen dira, baldin eta ondasun guztiak titular berei badagozkie proportzio berean.
- Kudeaketa eskuordetu ez duten udalerrietako ondasun higiezinen kasuan, kasuan kasuko udalari kontsultatu behar zaio.
