Nork jasoko du jakinarazpena?
Katastroko titular bakoitzak jakinarazpen bat edukiko du eskuragarri Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan; bertan jasotzen da zein diren katastro-balio berriak berak titulartasun motaren batean Bizkaian dituen eta hiri- eta landa-izaerako elementuak dituzten ondasun higiezin guztietarako. Ondasun batek titular bat baino gehiago badu, titular nagusitzat hartuko da gainerako titularrek berariaz izendatu duten pertsona, edo, halakorik ezean, titulartasun-ehunekorik handiena duena, edo, ehunekoa berdina bada, jabetza-tituluan lehenengo agertzen dena. Titular nagusiak gainerakoen ordezkari gisa jardungo du, 3/2016 Foru Arauaren 11. artikuluan jasotakoaren arabera, eta posta bidez egindako jakinarazpenen hartzailea izango da, jakinarazpen elektronikoa Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuratu ez badu.
Hau da:
Hau da:
- Titular guztiek jakinarazpen elektroniko bat edukiko dute eskura irailaren 2an. Aurrez aurre ere eska dezakete BFAren bulegoetan, aurretiko hitzordua erreserbatuta.
- Titular nagusi batek, jakinarazpen elektronikoa eskuratzen ez badu edo irailean aurrez aurre hartzen ez badu, bere etxean jasoko du, posta-formatuan (posta ziurtatua), urritik aurrera.
- Titular nagusi ez diren pertsonek ere beren jakinarazpena eskura dezakete, dela EGOITZA elektronikoan, dela aurrez aurre BFAren bulegoren batean, aurretiko hitzordua erreserbatuta.
