Jar daiteke errekurtsorik katastro-balio berrien aurka?
Errekurtsoa jarri ahal izango duzu zure ondasun higiezinen edo ordezkatzen dituzun pertsonen ondasunen balio berria kalkulatzeko oinarritzat hartu diren katastro-ezaugarrien aurka, hala nola azalera, erabilera, laborantza, antzinatasuna, eraikuntzaren kontserbazio-egoera eta abar. Berebat, errekurtsoa jarri ahal izango duzu edo eskaera egin, titulartasuna edo mota eta ehunekoa zuzentzeko.
Errekurtso motak
Errekurtso motak
- Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Katastro eta Balorazio Zerbitzuan (Bilbon eta Basaurin dauden higiezinen kasuan izan ezik, horiek zuzenean aurkeztu beharko baitira kasuan kasuko udalean, katastroaren kudeaketa eskuordetuta dagoelako).
- Erreklamazio ekonomiko-administratiboa, Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboan (FAEA).
