Eraikuntza-kategoriaren aurkako errekurtsoa jarri nahi dut.
- Balio-txostenek 7 kategoria ezartzen dituzte hiri-eraikuntzetarako, eta 4 kategoria landa-eraikuntzetarako. Kategoriak puntuak esleitzeko sistema baten bidez ezartzen dira, eraikuntza mota bakoitzaren ezaugarrien arabera.
- Adibidez, eraikinaren berezko erabilera etxebizitza denean, ezaugarri hauek erabili dira: igogailu bakoitzeko etxebizitza kopurua, etxebizitza bakoitzeko batez besteko bainugela kopurua, berokuntza, etab.
- Horregatik, eraikuntza-kategoriaren aurkako errekurtsoa jartzeko, aurretik eraikinaren ezaugarrien fitxa berrikusi beharko dugu, atributuren bat katastroan txarto jasota egongo balitz ere. Eraikuntzen ezaugarrien fitxa www.bizkaia.eus/katastroa helbidean kontsulta eta deskarga daiteke, modu askean, identifikatu beharrik gabe.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
- Argazkiak edo beste edozein egiaztagiri.
