Ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria (maizterrarentzat)
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)
Ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria
- 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako edo luzatutako kontratuei dagokienez, ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria honako hauek bakarrik aplikatu ahal izango dute: likidazio-oinarri orokorra, eta, hala badagokio, aurrezkiaren likidazio-oinarria, 68.000 eurokoa edo txikiagoa duten zergadunek. Muga hori araudi bidez aldatu ahal izango da etxebizitzaren merkatuan tentsio-egoerak gertatzen direnean (2026tik 2030era bitartean, biak barne, tentsio-egoerak gertatzen direla ulertuko da).
- Ekitaldi batean kenkaria aplikatu ezin duten pertsonek, kuota nahikoa ez dutelako, kenkaria hurrengo eta ondorengo bost urteetako aitorpenetara eraman dezakete. Kenkariaren jatorrizko mugak eta baldintzak errespetatu behar dituzte, betiere ezarritako gehieneko epearen barruan.
- Era berean, 2025-2029ko zergaldietan, aitorpena egin beharrik izan gabe aitorpena aurkeztu eta likidazioan kenkaria aplikatu ezin duten pertsonek, kuota nahikoa ez dutelako, kendu ezin izan duten zenbatekoa ordaintzeko eskubidea izango dute. Ordaindutako zenbatekoa, hala badagokio, kuotarik ez egoteagatik egon daitezkeen kenkari ordaingabeetatik deskontatuko da.
