Senitartekoen dohaintza etxebizitza erosteko (Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zerga ordaintzea)
Berritasuna ( indarrean 2026/04/23tik aurrera)
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergatik salbuetsita daude eskudiruzko dohaintzak, baldintza hauek betetzen badituzte:
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergatik salbuetsita daude eskudiruzko dohaintzak, baldintza hauek betetzen badituzte:
- Dohaintza-hartzaileak (dirua jasotzen duten pertsonak): 36 urtetik beherako zergadunak
- Emaileak (dirua ematen duen pertsona): ezkontidea edo izatezko bikotekidea, aurrekoak, ondorengoak edo hirugarren mailarainoko alboko ahaideak, jatorria ahaidetasunean, odolkidetasunean, ezkontza-ahaidetasunean, izatezko bikotea eratzearen ondoriozko harremanean, adopzioan edo harrera iraunkorrean dutenak.
- Dohaintzaren helburua: dohaintza-hartzaileak ohiko etxebizitza jabetzan eskuratzea
- Dohaintza-hartzaile bakoitzak atal honetan xedatutakoa aplikatzeko eskubidea duten dohaintza guztien gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa izango da.
- Dohaintzaren baldintzak salbuetsita egoteko:
- Dohaintza-hartzaileak 2 urteko epean erosi behar du etxebizitza, dohaintzaren datatik zenbatzen hasita, edo, ondoz ondoko dohaintzarik badago, lehenengo dohaintzaren datatik zenbatzen hasita.
- Zergaren autolikidazioa epe barruan aurkeztu behar du (651 eredua).
- Dohaintzaren dokumentu publikoan edo pribatuan berariaz jaso behar da dohaintzan emandako zenbatekoaren xedea dohaintza-hartzailearen ohiko etxebizitza erostea dela, bai eta transferentzia egiaztatzen duen agiria ere.
- Dohaintza-hartzaileak 36 urtetik beherakoa izan beharko du zergapeko egitatea gertatzen den unean.
