Batuz borondatez betetzen dutenak
- Eragin-data 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera edo aurreko data batetik aurrera (2022 edo 2023) bada: zirriborroa EEEL berriaren informazioarekin bakarrik kalkulatuko da. Ez da aurkeztu behar BILAren 140 eredua.
- Eragin-data 2024ko uztailaren 1etik aurrera bada: zirriborroa kalkulatzeko, EEEL berriaren eta BILAren 140 ereduaren informazioa erabiliko da. BILAren 140 eredua otsailean aurkeztu beharko da. 2024ko uztailaren 1etik aurrera egindako eragiketak EEEL berrian idatzi behar dira, eta data hori baino lehen egindakoak BILAren 140 ereduan sartu behar dira. Eragiketa bera ez da erregistratu behar EEEL berrian eta BILAren 140 ereduan.
