9. 38 artikulua. Errenta salbuetsiak.
38. apartatua gehitzen da 2/2025 FAren arabera
2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin
38. Foru-arau honen 18. artikuluko a) letran jasotako prestazioak, arau horren 19. artikuluko 2. apartatuaren b) letraren hirugarren paragrafoan eta 70. artikuluan aurreikusitako gertakizunak eta egoerak gertatzeagatik jasotakoak, salbu eta 1., 2. eta 4. zenbakietan ezarritako prestazioak, gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek norberaren konturako langileen edo langile autonomoen Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko sistema gisa jarduten dutenean, eta 6. zenbakian jasotakoak, errenta gisa jasotzen direnean, foru-arau honen 37. e) artikuluan aipatzen diren etekinei dagokien zatian.
Zenbaki honetan xedatutakoa aplikatzeko, beharrezkoa izango da eratutako errenta biziartekoa izatea, edo, aldi baterako errenta bada, gutxienez 15 urteko iraupena eta zenbateko konstantea izatea, arrazoi teknikoek edo finantzarioek zenbatekoari eragindako aldaketak gorabehera.