Noiz jaulki daiteke faktura sinplifikatu bat?
Fakturatzeko betebeharra faktura sinplifikatuaren bidez bete daiteke, baldintza hauekin:
- 400 €-tik beherakoa izatea (BEZa barne).
- 3.000 eurotik beherakoa izatea eragiketa jakin batzuetan (BEZa barne): txikizkako salmentak (hartzailea enpresaburua edo profesionala ez izatea), anbulantzia-zerbitzuak, ostalaritza, ile-apaindegia, garbitegia, bidesariak, aparkalekuak, pertsonen eta ekipajeen garraioa, kirol-instalazioen erabilera, etab.
- Faktura arruntaren baldintza berak bete behar ditu, hartzailearen identifikazioan izan ezik, enpresaburua edo profesionala ez bada.
