Hainbanaketa orokorraren eta hainbanaketa bereziaren adibide praktikoa
Hainbanaketa-arauak bi aplikazio-modalitate izango ditu: orokorra eta berezia.
Bat: hurrengo paragrafoan adierazitako inguruabarrak gertatzen ez direnean aplikatuko da hainbanaketa-arau orokorra.
Bi: hainbanaketa bereziaren araua honako kasu hauetan aplikatuko da: Subjektu pasiboek erregela hori erregelamendu bidez zehaztutako epe eta moduan aplikatzea aukeratzen dutenean. 2. Hainbanaketako arau orokorra aplikatzeagatik urte natural batean kengarriak diren kuoten guztizko zenbatekoa hainbanaketako arau berezia aplikatuta aterako litzatekeena baino % 10 edo gehiago handiagoa denean.
Adibidea: eraikuntzaren eta jarduera medikoen sektoreetan jarduten duen enpresaburu batek honako datu hauek aurkezten ditu N ekitaldian ( % 21eko kuotak)
Eraikuntza-jardueraren erabilerak: 525 €
Medikuntzan erabilitakoak: 315 €
Bi jardueretan erabilitakoak: 420 €
Jasandako kuotak guztira: 1260€
Eragiketa atxikiak eta salbuetsi gabeak: 798 €
Esportazioak (zerga-oinarria: 5.000 €): 0 €
Salbuetsiak, salbuespen mugatuarekin: (Zerga-oinarria: 3.500 €) 0 €
Eragiketa horiez gain, 2.500 euroko dirulaguntza ere jaso da prezioari lotuta (prezioari zuzenean lotuta daudenean, zerga-oinarriaren zati dira).
Hainbanaketa orokorraren kalkulua honako hau izango litzateke: (798/0,21) +5000+2500)/(798/0,21) +5000+3500+2500 = 0,7635 = % 77
Hainbanaketa orokorraren araberako kenketa hau izango litzateke: 1260 €X 0,77 = 970,2 €
Hainbanaketa berezia = 525 + (420x0,77) = 848,40 €izango litzateke.
Adibidean hobeto ateratzen da hainbanaketa orokorra, baina hainbanaketa orokorrarekiko kenkaria % 10etik gorakoa den egiaztatu behar da. Horretarako, 1,10ekin biderkatuko dugu hainbanaketa bereziaren kenketaren emaitza, hau da, 1,1 x 848,40 = 933,24 (muga). Kasu horretan, hainbanaketa bereziaren arabera dagokion % 10 gainditzen du. Hainbanaketa berezia aplikatu beharko du.