web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Hainbanaketa-arauak bi aplikazio-modalitate izango ditu: berezia eta orokorra.

Hainbanaketa-arau berezia honako kasu hauetan aplikatuko da:
  • Subjektu pasiboek erregela hori erregelamendu bidez zehaztutako epe eta moduan aplikatzea aukeratzen dutenean.
  • Hainbanaketa orokorra aplikatuz gero, urte natural bateko kuota kengarrien guztizko zenbatekoa hainbanaketa berezia aplikatuz ken litekeen kopurua baino % 10 handiagoa bada, hainbanaketa berezia aplikatu beharko da nahitaez.
Jarduera sektore bereizi batean baino gehiagotan izanez gero, hainbanaketa-araua aplikatu behar zaio sektore bereizi bakoitzari, modu independentean. Gastua sektore desberdinei egotz dakiekeen kasuetan, hainbanaketa espezifiko bat aplikatu behar da inplikatutako sektoreentzat.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?