Nork eskatu behar ditu altak?
Obra berriaren altak eskatu behar ditu sustatzaileak, baina, nolanahi ere, ondasun higiezin baten gaineko eskubidea dutenek (jabetza/gozamena/azalera/emakida) behar bezala alta emanda egon behar dute katastroan.
Sustatzaileak salmentak egin ahala aurkez ditzake dokumentuak.
Jabeek euren izenean dauden ondasunen kontsulta egin dezakete Katastroko bulegoetan. Horretarako NANa aurkeztu beharko dute edo, 2009ko azarotik aurrera, Interneten bidez egin daitezke kontsultak KATASTROAREN BULEGO BIRTUALEAN, www.bizkaia.eus/katastroa.
Bulego birtualean kontsultak egiteko nahitaezkoa da BAK, BAKQ edo nortasun elektronikoko edozein ziurtagiri.
